Aralarko mendizerran erabilera publiko jasangarria bultzatzeko hitzarmena sinatu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 23a, 11:37
Natalia Azconak (Plazaola), Miguel Garziandiak (Aralarko San Miguel santutegiko kapilau-ministroa), David Orozek (Sakana Garapen Agentzia) eta Patxi Razkinek (Aralar Elkartea) sinatu dute hitzarmena.

Aralar Elkarteko, Sakana Garapen Agentziako, Aralarko San Miguel Santutegiko eta Plazaola Partzuergoko ordezdakariek akordioa sinatu zuten azaroaren 22an Lakuntzako udaletxean

2014ko abendua, Nafarroako Gobernuak Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendatu zuen Aralar mendizerra, Natura 2000 Europako Naturgune Babestuen sarearen barnean. Modu honetaz, 14.000ha baino gehiagoko azalera duen eremu honen natu-ra, paisaia eta ingurumen-balioak berresten ziren. Eta balore hauetaz gain, gizakiaren jaruderaren aztarnak eta eragina azpimarratu behar dira ere: abelzaintza, baso eta larreen gestioa, erlijio bokazioa, historia, kondairak eta ohiturak, etab.

 

Hau guztia dela eta, Aralarrek milaka bisitari erakartzen ditu urte osoan zehar. Eta horrek hainbat aukera ematen digu. Alde batetik, informazio, heziketa eta interpretazio jardueren bidez, bisitariei mendi honen balio naturalak eta kulturalak erakusteko auke-ra ematen digu; eta, bestalde, aisia, jolas eta turismo jardueren bidez, tokian tokiko garapena sustatzeko aukera ematen digu ere. Hau guztia, funtsezko abiapuntu batetik hasita: mendizerran bultzatutako edozein jarduera era ordenatuan eta seguruan egin behar da, bertako balioen babesa, kontserbazioa eta baliozpena bermatuz.

Helburu hauek akordioa sinatu duten erakundeak batzen dituzte eta, hain zuzen ere, amankomuneko helburuak edukita, sinadura honen bitartez 2016an hasi zen lankidetza ofizialdu da.

Horrela Plazaola Partzuergo Turistikoaren lehendakaria den Natalia Azconak, Aralarko San Miguel santutegiko kapilau-ministroa den Miguel Garziandiak; Sakana Garapen Agentziako David Oroz lehendakariak eta Aralar Elkarteko lehendakaria den Patxi Razkinek, lankidetza hau arautzen duen dokumentua sinatu dute.

 

Erabilera publikoaren sustapena

Hitzarmenean bertan biltzen den moduan, hastapen honen helburu nagusia, «sinatu duten erakundeen arteko lankidetza iraunkorrerako marko bat egitea da, hortik erabilera publikoa sustatzen dituzten jarduerak eta politikak bultzatzeko asmoarekin». 

Ekimen hauen helburua, Aralarko KBEko balio naturalak, kulturalak eta historikoak sustatzea eta babestea da. Ekimen hauek aurrera eramateko, turismo jasangarria (gizarte eta ingurumen arloetan), sentsibilizazioa eta ingurumen-heziketa gako izango dira.

Dena den, hitzarmen honen inguruan sustatutako jarduerek eta proposamenek, Kudeaketa Planan eta KBEko Erabilera Publikoko Planan (hau onesten denean) zehaztutako helburuekin bat egingo lukete.

Hitzarmenak jarraipen bokazioa dauka, eta aldizkako jarraipena egingo zaio sinatzen duten erakunde bakoitzeko bi ordezkariez osatutako Batzorde berezi baten bidez. Hitzarmena urte betez egongo da indarrean, Jarraipen Batzordearen aldez aurretiko berrikustearen ondorioz luza daitekeelarik.

 

2016an hasitako elkarlana

Elkarlan honen aurrekariak duela bi urte hasi ziren, inguruko promozio eta hedapen ekintzak martxan jarri zirenean; natura, turismo eta kirol arloetan.

Mendilerroaren Erabilera Publikoko Planaren bultzada alderdi sinatzaile guztientzako abiapuntu bihurtu da, eta azken udan ekintza desberdinak egin dira: bisita gidatuak, Santutegiko Informazio Puntua, Mendukilo eta Planetarioko ekintzak, hedapen materiala, udazkeneko bisitak, eta abar.

Ekintza guzti hauetan, alde batetik Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolakuntzako Zuzendaritza Nagusiko eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiko Sailek, eta bestetik, Nasuvinsa Elkarte Publikoak, LURSAREA Agentzia eta “Explora Navarra” sarearen barne, biziki parte hartu dute. Aldi berean, KBE inguruko beste eragile batzuen parte hartzea lortzeko lanean ari gara (udalak, kontzejuak…), azken udan Larraungo udalak egin duen moduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun