Emakumenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Emakumenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira ekitaldiak izanen dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 22a, 07:00
Kartela

Azaroaren 22an 'Él nunca me pegó' dokumentalaren proiekzioa izanen dute Atekabeltzen

Indarkeria matxistaren aurka hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leitzaldean. Libre izan nahi dugulako! lelopean bilduko dira. Azaroaren 22an, hasiko dira ekitaldiak eta 25ean borobilduko dituzte, ipuin kontalariarekin. Bien bitartean, Berdintasun Batzordeak luzaturiko deialdiarekin bat eginen dute kontzentrazioan eta igandean Torrean bazkalduko dute.  

 

Ostegunean 18:00etan Atekabeltzen dute hitzordua. 'Él nunca me pegó' dokumentala proiektatuko dute. Biharamunean, azaroaren 23an, 12:00etan Berdintasun Batzordearen eskutik, kontzentrazioa eginen dute plazan, 12:00etan. Azaroaren 25ean, igandean, plazatik hasita, poteo feminista eginen dute. Antolatzaileek morez janzteko deia egin dute. Ondotik, 14:30ean, Torrean bazkalduko dute. Bazkalondoan Maider Galarzaren eskutik, Emakume basatia ipuin-kontaketa izanen da entzungai. Bazkarirako txartelak Torrean daude salgai langabeendako 14 eurotan eta langileak 18 eurotan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun