Errefuxiatuentzako 125 kaxa arropa bildu dituzte Leitzako Erleta eskolan eta Amazabal institutua

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 16a, 14:18
Seigarren mailako ikasleak, bildutako arroparen aurrean.

Ikasleak arduratu dira bildutako arropa sailkatzeaz

Aste honetan Euskal Herri osoan errefuxiatuen aldeko arropa bilketan parte hartu du Leitzako herriak. Hiru egunez eskolan bildu dira arropak eta Erleta eskolako eta Amazabal institutuko ikasleak izan dira sailkapena egiteko arduradunak. Arropak gizon, emakume eta haurren arabera bereizi behar izan dira, baita goiko eta beheko aldekoak. Guztira 125 kaxa inguru bete dira. Lerroen hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiete, alde batetik herritarrei erakutsitako borondateagarik, eta bestetik ikasle eta irakasleei beraien inplikazioarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun