Bertako merkataritza sustatzeko kanpaina abiarazi dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 17a, 09:59

Kaxkabeltza merkatari elkarteak herriko merkataritza sustatzeko eta euskara kontuan hartzeko kanpaina abiatu zuen azaroaren 12an eta hilaren 25a arte egonen da indarrean. UEMA eta Gobernuaren laguntzaz egindako kanpainak bi aste iraunen du eta bereziki herriko dendetan erosteak herria bizirik eusteko duen garrantzia azpimarratu nahi dute. 

 

Horretarako Leitzan erosteko hamar arrazoi bildu dituzte: «merkatariak eta ostalariak bizilagun ditugulako; gertuko tratua ematen digutelako; herriko jaietan eta herri-bizitzan laguntzen digutelako; gure gastua herritarren mesederako delako; gutaz fidatzen direlako; herriko berri ematen digutelako; bertatik bertara ditugulako; herri bizia eta segurua egiten dutelako; herritarrei lana ematen dietelako; eta aberastasuna herrialdean bertan banatzen dutelako». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun