Ez dira zenbaki hutsak, gure bizitzak dira lelopean antolatu da hilaren 25aren bueltan egindako sentsibilitate kanpaina. Leitzaldeko Mankomunitateak «emakumeen eta gizonen arteko harreman ez orekatuen kontra» lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du eta era berean, hainbat ekitaldi antolatu ditu.
Azaroaren 16an Goizuetan
Irailaren zortzian ez dira aterako. Hondarribiko alardeak eta indarkeriaren normalizazioa hitzaldia izanen dute, Ilargi Bengoetxea Gartziaren eskutik. 18:30ean dute hitzordua, udaletxeko ganbaran. Era berean, astean zehar, herrian kartelak jarriko dituzte.
Azaroaren 18an Aranon
Igandean, berriz, Aranon, Munduko emakumeak helduentzako ipuin-kontaketa musikatua izanen da. 12 urtetik goitikoei bideratua izanen da eta Maisuenean bilduko dira, 12:00etan.
Azaroaren 23an Leitzan
Heldu den asteartean, azaroaren 23an, Leitzan, elkarretaratzea eginen dute eta adierazpen instituzionala irakurriko da 12:00etan, plazan.
Azaroaren 30ean Areson
Azken ekitaldia Areson izanen dute. Amelie ipuin-kontalariaren eskutik, Amonaren istorioak aditzeko aukera izanen dute. Erabilera Anitzeko Aretoan bilduko dira, 18:00etan.