'Jostailu eta ipuin ez sexistak' hitzaldia izanen dute Goizuetan azaroaren 26an

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 18a, 10:02

Azaroaren 22a arte eman daiteke izena

Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun batzordeak antolatuta, azaroaren 26an, astelehenean, 17:00etan, 'Jostailu eta ipuin ez sexistak' hitzaldia izanen dute Goizuetako eskolan. Besteak beste, jostailuak hautatzeko irizpideak eta betiko ipuinak kontatzeko bestelako ikuspegiak ezagutu eta probatzeko aukera izanen da. 

Izen-ematea

Hitzaldian parte hartzeko azaroaren 22a, osteguna, arte eman daiteke izena, 674 08 69 26 zenbakira Whatsappa idatziz edo 948 51 08 40 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun