Azaroaren 3an abiatuko dute ibilbide kulturala, Ttak antzerkiaz gozatzeko parada izanen dute ganbaran, larunbatean 18:30ean. Biharamunean, igandean, Jubilatuen Eguna izanen dute.
Hilaren 9an Alu Ulu antzerkiaren bueltan bilduko dira, ganbaran, 19:00etan. Umeentzako jolasak eta txokolate beroa izanen dira larunbateko hitzorduak, azaroaren 10ean. Igandean, hilak 11, 12:30ean, musikazaleen hitzordua izanen da. Oiartzungo Lartaun eta Umore Ona abesbatzen doinuek girotuko dute eliza.
Azaroaren 16an, alardea izanen dute hizpide, 18:30ean, ganbaran.
Azaroaren 24an izanen da Azienda Feria eguna eta bezperan ere zerbait antolatzeko asmoa bada. Hilabetea bukatzeko, azaroaren 30ean, Gurean dokumentala eskainiko dute (18:30).
Abendu erdialdetik aurrera, Eguberrietako prestaketei ekinen diete. Abenduaren 15ean, errege opilak egiten ikasteko ikastaroa eskainiko dute, 10:00etatik 13:00etara (aurretik izena eman behar da). Abenduaren 22an, nazioarteko jaia antolatzeko asmoa dago eta, urtea bukatzeko, abenduaren 30ean haurrentzako zinea izanen da.
Jarduerek ez dute etenik izanen aurrerantzean ere, eta horien berri hurrengo zenbakietan emanen da, hurbiltzen eta zehazten diren neurrian.