Zubimuxu aterpea hartzeko deialdia egin du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 30a, 07:02
Zubimuxu aterpearen sukaldea, joan den urtean berritua.

Hasiera batean, bi urterako kontratua izanen da, gehienez bost urtera arte urtero luzatzeko aukerarekin

Zubimuxu aterpetxearen zerbitzua kudeatzeko lizitazioa atera du Udalak. Hasiera batean, bi urterako kontratua izanen da, beste hiru urtez luzatzeko aukerarekin. Hau da, gehienez, bortz urtera arte izanen da kontratua. Urtean, gutxienez 1.800 euro eta gehienez 3.000 euro arteko eskaintzak onartuko ditu Udalak. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita 25 eguneko epea izanen da eskaintzak aurkezteko. Informazio gehiago udaletxean edo www.goizueta.eus atarian eskura daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun