Irumaita txaranga atera zen atalen ordezkariekin eta pilota partidak, emanaldiak eta bazkaria izan zuten
Ezusteko heriotz baten ondorioz bi asteko atzerapenarekin bada ere, Umore Ona elkartearen atal ezberdinek bere eguna ospatu zuten urriaren 28an. Igande goizean Irumaita txarangaren eta elkarteko atalen irteera egin zuten Madalenatik. Pilota partidak jokatu zituzten Umore Onako pilotariek eta ondoren, Umore Ona Abesbatzak, dantza taldeak eta txarangak emanaldiak eskaini zituzten herrian zehar. Bazkaria egin zuten Umore Ona elkartean eta bazkal ondoren, dantzaldia Ganddegiko Luixen eskutik. Argazkiak: Felix Loiarte
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.