XI. Mikologialdia urriaren 27an eta 28an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 25a, 07:33
Larunbat arratsaldean sailkatuko dituzten onddo eta zizak igande goizean ikusi ahal izanen dira, 11:30etik aurrera

Larunbatean mendi-irteera eginen dute eta biharamunean erakusketa, tailerrak eta dastaketa izanen dituzte

Prest da Mikologialdiaren  XI. edizioa. Urriko azken asteburuan dute hitzordua; hilaren 27an eta 28an, alegia. Aurtengo giro lehorra ikusirik, onddo eta zizak izanen direlako «itxaropena» dute antolatzaileak. Bi egunetarako egitarau ederra antolatu dute. 

 

URRIAK 27, LARUNBATA
09:30ean abiatuko dute asteburua, plazan dute hitzordua. Herriko gaztetxoak, gurasoak eta gainerako herritarrak plazan bilduko dira, mendi-irteera egiteko. Mendi bueltan onddoak eta zizak bilduko dituzte, eta arratsaldean karrapean espezieen arabera sailkatuko dituzte, gainerako herritarrek eramandoekin batera.

URRIAK 28, IGANDEA
Igandean, urriaren 28an, 11:30ean karrapean erakusketa ikusteko aukera izanen da. Haurrek, irudimenak martxan jarri eta tailerretan parte hartzeko parada izanen dute. Ondoren, egindako eskulanak erakusketan bilduko dira. Bertaratzen direnek ikusi eta ikasteaz gainera, dastatzeko aukera ere izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun