Leitza urratsez urrats
Proiektu honekinm, bestelako mugikortasun eredu bat aldarrikatu dute Amazabal ikastetxeko ikasleek, Leitzan oinez eta seguru ibili nahi dutela adierazi eta oztopo arkitektonikoen eta ibilgailuen erabileraren inguruan hausnartzera gonbidatu. Amazabal ikastetxeko DBH eta Batxilergoko ikasleek egindako lanketa berezi honen azken pausoa kalejira bat izan zen. Aurretik, Udalari herriko mugikortasunari buruzko txostena aurkeztu zioten eta abestia eta bideoklipa ere egin zituzten.