Emakumen arteko solasaldia izanen dute urriaren 18an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 18a, 08:08

Atekabeltz herrigunean dute hitzordua 18:00etan

Emakumeak izanen dira gaur Leitzako protagonistak. Beraien arteko solasaldiek hartuko dute Atekabeltz gaztetxea. Feminismoa zer den ezagutzeko ariketa egiteaz gainera, Leitzaldean sustraiak errotzeko bitartekoak  mahairatuko dituzte. 

18:00etan bilduko dira, Atekabeltz herrigunean eta gaurkoa hirugarren saioa izanen dute. Saioak iraun artean haurren txokoa ere izanen dute, eta zerbitzua behar dutenek Torrean eman beharko dute izena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun