Nafarroa osoko 41 jatetxek parte hartu dute lehiaketan, urriaren 5etik 14ra eta urriaren 17an eman dituzte sariak. Alhambra jatetxeko Javier Diazek, Nafarroako Jatorrizko Izendapeneko ardoen Kontseilu Erregulatzaileko presidentea den David Palaciosek eta Leandro Gil Alma Pamplona Muga de Beloso Hotel jatetxeko sukaldariak osatu dute epaimahaia. Lehenbiziko saria, Urrezko Kategoria, Iruñeko Le Petit Comité jatetxeak irabazi du eta Arantza hotelean gau bateko egonaldia irabazi du.
Lehen aldiz, hirugarren sariabi jatetxerentzat izan da: Zizur Nagusiko Hotel Casa Azcona eta Iruñeko Baserriberrientzat.
Nafarroako kaxuela txapelketa hirutan irabazteaz gain, 2015ean Euskal Herriko pintxo txapelketa irabazi zuen Mugicak eta 2016an Espainiako tapa txapelketan txapeldunorde izan zen.