Hilaren 22an hasiko dituzte saioak, Leitzako eskolan eta 17:00etatik 19:00etara bitarte bilduko dira, ondoko egunetan: urriaren 29an, azaroaren 5ean, azaroaren 12an, azaroaren 19an, azaroaren 26an, abenduaren 10ean eta abenduaren 17an.
Helburua eta saioen nondik norakoak
Gune horren helburua «familia eta bizimodua gure herrialdeetan utziz, migratu duten emakumeen historiaz elkarrekin hitz egiteko eta gogoeta egiteko» espazio bat sortzea izan da. «Zailtasunak, zalantzak, nostalgiak, pozak, adoreak, ametsak, itxaropenak...» partekatzeko sortu da. Hortaz, saioetan hainbat gai landuko dituzte: emakume gisa identifikatzea eta jabetzea; lan munduko eskubideak; migrazio prozesua; amatasuna bizitzeko moduak; zaintza lanak; emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka...