2019ko Euskal Herria Mendi Erronkaren VII. edizioa maiatzaren 18an izanen da

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 13a, 10:45
Ibilbideak 67 kilometroko luzera eta 7.200 metroko gainbehera izanen du

Leitzak, Araitz-Beteluk eta Larraun-Lekunberrik auzolanean antolatzen duten Euskal Herria Mendi Erronkaren VII. edizioa 2019an. Dagoeneko eguna zehaztuta dute eta maiatzaren 18an egin dute hitzordua. Antolatzaileek animatzeko deia egin dute, eta izen-ematea noiz irekiko den laster zehaztuko dute. 

 

«Mendi lasterketak, euskal mendizaletasunaren nortasuna, lurraldetasuna, ofizialtasuna, Plazaola natur gunea eta eukara sustatzea» helburu duen luzera handiko mendi lasterketa da. Lasterketa horrek 67 km eta 7.200 metroko gainbehera du, eta Leitzan hasi eta bukatuko da, Araitz-Betelu, Laraun eta Lekunberritik pasatu ondoren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun