«Familia eta bizimodua gure herrialdeetan utziz, migratu duten emakumeen historiaz elkarrekin hitz egiteko eta gogoeta egiteko» helburuz, espazio bat sortuko dute herrian. «Zailtasunak, zalantzak, nostalgiak, pozak, adoreak, ametsak, itxaropenak...» partekatzeko gunea izanen da. Sorburu elkarteak bideratuko du saioa. Hainbat gai landuko dituzte: emakume gisa identifikatzea eta jabetzea; lan munduko eskubideak; migrazio prozesua; amatasuna bizitzeko moduak; zaintza lanak; emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka...
Urriaren 22an hasiko dira saioak
Hilaren 22an hasiko dituzte saioak, Leitzako eskolan eta 17:00etatik 19:00etara bitarte bilduko dira, ondoko egunetan: urriaren 29an, azaroaren 5ean, azaroaren 12an, azaroaren 19an, azaroaren 26an, abenduaren 10ean eta abenduaren 17an. 948 51 08 40 telefonora deituz edo 674 08 69 26 zenbakira Whatsapp bat idatziz, eman daiteke izena, urriaren 18a baino lehen.