Umore Ona elkartearen atalen Eguna ospatuko dute urriaren 14an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko urriaren 11

Umore Onako dantza taldeak ere emanaldiak eskainiko ditu igandean.

Egun osoko ekitaldiak antolatu dituzte iganderako 

Umore Ona elkartearen atal ezberdinek bere eguna ospatuko dute urriaren 14an. Igande goizeko 11:00etan Irumaita txarangaren eta elkarteko atalen irteera eginen dute Madalenatik. 11:30ean pilota partidak jokatuko dituzte Umore Onako pilotariek eta ondoren, Umore Ona Abesbatzak, dantza taldeak eta txarangak emanaldiak eskainiko dituzte herrian zehar. Gero, 14:00etan eginen dute Umore Ona elkartean eta bazkal ondoren, dantzaldia Ganddegiko Luixen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun