Besteak beste, baserritar emakumeen nahiak, ametsak eta beharrak izanen dituzte hizpide eta, bide batez, etorkizuneko erronkei tarte egiteko parada izanen dute. Parte-hartzaileek hala erabakitzen badute, ahalduntze prozesu bat hasiko dute emakume-taldearekin. Marian Cestauk bideratuko du.
Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko, 948 510840 telefonora deitu edo 674 086926 zenbakira Whatsapp bat idatzi behar da, urriaren 12a arte 09:00etatik 14:00etara bitarte.