Urriaren 10ean, asteazkenean, Nasuvinsak eta Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Sailak Alokairu Poltsari buruzko hitzaldia eskainiko dute. 18:00etan dute hitzordua, udaletxean. Hitzaldia irekia izanen da, eta bertan etxebizitza eskatzaileen zalantzak argitu eta etxebizitza eskaintzen dutenen abantailak (ordainketa bermatua, kalteordainak...) azalduko dituzte.
Alokairu poltsak, familiei etxebizitzetarako sarbidea errazteko, hutsik dauden etxebizitza erabiliak higiezinen merkatuan sartzea eta neurrizko prezioetan alokatzen diren etxebizitzen parke publikoa sortzea du helburu. Etxebizitza horiek baldintza jakin batzuk bete behar dituzte.Informazio gehiago nahi izatekotan Nafarroako Gobernuaren web orrialdean eskura daiteke.