Larunbatean 08:00etan hasiko dute eguna eta Mendibil Mendi Taldearen eskutik, Eguzkimuñora ibilaldia eginen dute. 09:00etan herriko txistularien emanaldia izanen dute. Ordu berean, BTT taldeak antolatuta, herriko gaztetxoek bizikleta ibilaldia eginen dute. Plazatik abiatuko dira. 10:00etan futbito partidak jokatuko dituzte. Ordubeteren buruan, 11:00etan, pilotariek hartuko dute lekukoa. 11:00etatik 13:00etara bitarte zaldian ibiltzeko aukera izanen da, plaza inguruan. 12:00etan, berriz, dantza emanaldia izanen da ikusgai. 13:00etan Incansables txarangaren eskutik, poteoan ibiliko dira. Goiza borobiltzeko, 14:30ean bazkideen bazkaria izanen dute, karrapean. Bazkariko txartelak Peritzan eta Torrean daude salgai.
Bazkalondoan ingurutxoa eginen dute plazan eta buruhandiak ibiliko dira, Incansables txarangaren erritmora kalejiran. 21:30ean luntxa izanen dute Aurreran eta, eguna borobiltzeko, Joxe Mendizabalen musika emanaldia.
Orreaga elkartearen egunera
Larunbatean, batzuk herrian ospakizunetan dabiltzan bitartean, besteak Orreaga elkartearen egunera joanen dira, Agoitzera. Hurrengo urtean elkartearen bilketa herrian egiteko asmotan dabiltza leitzarrak.