Urriaren 6an bertaratzerik ez dutenek, urriaren 19an pintxo-pote garaian eta azaroaren 11n bertako produktuen azoka egunean, izanen dute aukera.
Urriaren 19an eta azaroaren 11n berriz ere izena emateko mahaia jarriko dute
Euskaraldia indartuz doa eskualdean. Leitzan, esaterako, girotze fasean daude orain: sare sozialetan lotura propioak sortuz, kartelak jarriz, Ahobizi eta Belarripresten irudiak dituzten markoekin argazkiak atera, eskuorriak banatu... denetarik egin dute. Hilaren 6an, larunbatean, Aurrera Egunaren harira, izena emateko aukera eskainiko dute. Plazan mahaia jarriko dute.
Urriaren 6an bertaratzerik ez dutenek, urriaren 19an pintxo-pote garaian eta azaroaren 11n bertako produktuen azoka egunean, izanen dute aukera.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.