Guifi.net proiektuaren aurkezpena eginen dute urriaren 5ean Aranon

Ohiana Calparsoro 2018ko urr. 3a, 08:55

Auzolanean eraikitako telekomunikazio sarearen berri emanen dute ostiralean 19:00etan Maixuenean

Jalki elkarteak antolatuta, heldu den ostiralean, urriaren 5ean, Guifi.net proiektua izanen dute hizpide Aranon. Maisuenean dute hitzordua, ostiralean 19:00etan. Guifi.net auzolanean eraikitako telekomunikazio sarea da, interneterako konexioa hobetu eta aukerak zabaltzeko helburuz sortutako proiektua. Hainbat herritarrek proiektua herrira ekarri nahi dutenez, aukerak aztertzeko aurkezpena izanen dute. Herritarrak bertaratzea eskertuko dutela jakinaraziko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun