Marihuana plantazio bat atzeman dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 28a, 14:58

Marihuana plantazio bat atzeman dute Leitzan. Foruzaingoak jakitera eman duenez, Leitzatik hurbil, errepidean noraezean zebiltzan behi batzuk ikusita, abeltegira joan eta marihuana plantazio bat aurkitu dute.

 

Abeltegira bertaratu direnean marihuana usaina sumatu dute. Hortik gutxira, 34 urteko iruñear bat abeltegira sartzear zela baliatuz, Foruzaingoak esku hartu eta bi marihuana fardo aurkitu dituzte, sokekin lotuak. Marihuanaren landaketarako eta hutsean gordetzeko tresneriarekin batera, idortzeko makinak eta kanpoaldean bertze 150 marihuana adar harrapatu dituzte. 

Tuteran ere bertze marihuana landaketa bat aurkitu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun