Ardo-dastaketa eginen dute ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 25a, 07:27

19:00etan elkartuko dira Atekabeltz herrigunean

LeitzEKO kontsumo taldeak eta NNPEKek antolatuta, ardozaleendako hitzordua izanen dute Leitzan. Irailaren 28an, ostiralean, 19:00etan Atekabeltz herrigunean bilduko dira, ardo-dastaketan eta ordu eta erdiz, Migeltxo Goñik dastatzeko gakoak azalduko dizkie. Irailaren 26a bitarte, asteazkena, eman dezakete izena, Maimur edo Astiz liburu-dendetan eta doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun