Bekaren ezaugarriak
Bekak, esleitzen den egunetik hasita, bost hilabeteko balioa izanen du. Bi hilabete luzatzeko aukera egonen da. Kasu horretan, luzapen-eskakizuna epea bukatu baino hilabete bat lehenago aurkeztu beharko da. Onuradunak 4.200 euro jasoko ditu ikerketa lana egiteko. Lan hori originala eta argitarabea izanen da.
Eskatzaileentzako baldintzak
Eskatzaileek adinez nagusiak izan behar dute eta euskara titulua (C1) beharko dute. Gehienez ere hiru pertsonez osatutako taldeak onartuko dira. Informazio gehiago: www.goizueta.eus edo idazkaria@mendialdea.eus.