Larunbat gaueko 11etan hasita goizaldera arte musika eta parranda izanen dute
Goizuetako Iskibi kanpinak Euskal Jaia ospatu du larunbat honetan. Beste hainbat ekitaldiren artean, argazkietan ageri den herri kirol saioa izan zuten. Orain, irailaren 22rako, larunbat honetarako, itxiera besta antolatu dute. Berezia izanen da, kanpinaren azken denboraldia izanen baita aurtengoa. Larunbat gaueko 11etatik aurrera Oiartzungo Nonguayaz taldeak girotuko du agurra, eta nahi duenak, DJaren musika lagun, parranda luzatzeko aukera ere izanen du. Mozorrotuta joateko deia egin dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.