Esku-lanak, jumpfit, pilates eta ikus-entzunezko sormena eskainiko dira aurten. Pilates (18:30etik 19:30era eta 19:30etik 20:30era bitarte) eta jumpfit (17:30etik 18:30era) astearte eta ostegunetan eskainiko dira, dantzen lokalean; eskulanak ostiraletan (16:30etik 19:30era), medikuaren etxean; eta ikus-entzunezko sormena, hilean behin, larunbatetan (ordua eta lekua zehazteke). Jumpfit ikastaroa eta pilates ikastaroak 55 saiokoak izanen dira; eskulanak 20 saiokoa; eta ikus-entzunezkoa, berriz, 8 saiokoa.
Baldintzak
Izena emateko, gutxienez, 16 urte izan behar dira eta epez kanpo ez da izen-ematerik onartuko. Ikastaroak urritik maiatzera izanen dira (eskulanak salbu, urtarriletik maiatzera izanen da). Gutxienez zortzi pertsonek eman behar dute izena eta gehienez 12k. Gehiagok izena emanez gero eta zortzi laguneko bi talde osatzeko adina lagun bilduz gero, bi talde eginen dira. Prezioa, parte hartzale kopuruaren arabera, aldakorra da (prezio orientagarriak eta eskaintza bakoitzari buruzko xehetasunak goizueta.eus atarian); eta ordainketa bi zatitan egingo da (urria eta urtarrila).