42 kilometroko ibilbidean Iban Iriarte (02:50:05) eta Eva Esnaola (03:15:08) izan ziren garaile. Gizonezkoetan, Ivan Piñon eta Sergio Uzkurdun izan ziren helmugaratzen hurrenak; 02:51:04 eta 02:52:42 behar izan zituztelarik, hurrenez hurren. Emakumezkoen artean, berriz, Angela Gonzalez (03:43:30) eta Mertxe Casasekin (03:49:50) osatu zuen podiuma. Guztira 109 lasterkalari helmugaratu ziren eta azkenak 05:26:29 behar izan zituen.
26 kilometroko bueltan, Andrew Mcleod (01:24:44) eta Oiana Ortiz (01:46:05) izan ziren azkarrenak. Gizonezkoen podiumean, bigarren koska David Palomok eskuratu zuen (01:30:22); eta hirugarrena Jose Españak (01:32:47). Emakumezkoetan Oiana Ortizen ondotik, Begoña Julian eta Lide Azkue izan ziren azkarrenak; 01:51:03 eta 01:57:21 behar izan zituztelarik, hurrenez hurren. Guztira 349 korrikalari helmugaratu ziren eta azkenak 03:25:30 behar izan zituen.