Ane Gallok eta Amets Amundarainek irabazi dute Leitzan Talo Egunean ospatu den irrintzi lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 17a, 15:19
Saralegi eta Billabona talogile taldeek egindako taloak dastatu ahal izan ziren. Argazkia: Nerea Mazkiaran

20 artisau inguruk beraien lan ikusgarriak plazaratu zituzten

Talo Egunaren XIV. edizioa ospatu zuten irailaren 16an, igandean, Leitzan. Saralegi eta Billabona talogile taldeen eskutik, talo gozoak dastatzeko aukera izan zuten bisitariek. Egun borobila, artisauen lan ikusgarriek apaindua eta irrintzi ederrek girotua.

 

Joan den urtean irrintzi lehiaketak izan zuen arrakasta tarteko, aurtengo hitzorduan ez zuten aukera pasatzen utzi nahi izan. Bi saio izan ziren, helduak eta haurrak. 15 helduk hartu zuten parte eta Ane Gallok irabazi zuen, joan den urteko garaipena berretsiz. Bigarren Mikel Aingeru Oses izan zen, Iruñekoa; eta hiugarren, berriz, Marivi Ugartemendia herritarra. Gaztetxoen artean, berriz, Amets Amundarainek lortu zuen garaipena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun