Otsagabiko Iker Vicente izan zen bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko mozten bizkorrena, 20 minutu eta 35 segundo behar izan baitzituen. Berekin batera, Mikel Larrañaga gipuzkoarra (20:47), Aitzol Atutxa bizkaitarra eta azken lau urteotako txapelduna (21:17), Joseba Otaegi gipuzkoarra (22:26), Eneko Otaño gipuzkoarra (22:31) eta Iñaki Azurmendi gipuzkoarra (23:00) sailkatu ziren Iruñeko finalerako. Hamabi segundo eskasengatik finaletik kanpo gelditu zen Jon Rekondo leitzarra (23:12) eta 38 segundorengatik Ruben Saralegi (23:38), zazpigarren eta zortzigarren, hurrenez hurren. Bederatzigarren Julen Alberdi gipuzkoarra izan zen (23:40), hamargarren Jon Irazu gipuzkoarra (28:33) eta Xabier Zaldua gipuzkoarra (29:28).