Garbigunea eskala txikiko eta kudeaketa zaileko etxeko hondakinen kudeaketarako tresna izango da. Besteak beste, aparatu elektrikoen, obra txikietako eraikitze eta eraiste hondakinen, altzari eta tamaina handiko hondakinen, garbiketa eta pintura produktu berezien, hondakinen, metalen, egurraren, pilen... kudeaketa hobetzeko helburuarekin eraikia. Etxeko eremutik kanpoko hondakinak ez dira bilduko; hau da, enpresa jardueren titularrek sortutako hondakin industrial edo arriskutsuen bilketa ez du bere gain hartuko.
Langile bat kontratatuko dute
Garbigunea martxan jartzeko, Mankomunitateak ondorengo asteetan, garbiguneen kudeaketarako ordenantza onartuko du eta langile bat kontratatuko du, ordutegi zehatz batean garbigunera hondakinak eraman ahal izateko. Leitzako garbigunea Landa eta Inurrista artean eraiki dute Sakulu auzoko errepide bazterrean.