Igande eguerdian hasiko da festa. 12:30ean herri kirol saioa izanen da, Patxi Larretxea eta bere taldearekin. 14:00etan, talo jatea eginen dute herriko talogileen eskutik; taloa hirugiharra, txistorra, gazta eta txokolatearekin eskainiko da. Sagardoa, ardoa, kafea edo koparik ere ez da faltako.
Arratsaldean, 17:00etan toka txapelketa jokatuko da eta egun osoan trikitilariak ibiliko dira giroa alaituz.
Euskal Jai honetan parte hartu nahi duenak Amaia kafetegian edo Iskibin berean eskuratu ahalko ditu, 16 eurotan. Haurrek 6 euro ordaindu beharko dute.
Kanpinaren agurra irailaren 22an
Irailaren 22rako, larunbat honetarako, berriz, itxiera besta antolatu dute Iskibi kanpinean. Berezia izanen da, kanpinaren azken denboraldia izanen baita aurtengoa. Oiartzungo Nunguayaz taldeak girotuko du agurra, eta nahi duenak, DJaren musika lagun, parranda luzatzeko aukera ere izanen du.