XIV. Talo Eguna izanen dute irailaren 16an Leitzan

Talo lehiaketareko izen ematea igande goizeko 11etan irekiko da.

Igandeko egun handia irrintzi lehiaketarekin borobilduko dute

Hilaren 16an izanen dute Talo Eguna. Igandean 10:00etan irekiko da eguna, Saralegi eta Billabona talogile taldeen eskutik. Artisauek beraien lanak erakutsiko dituzte eta karrapean, tresna zaharren erakusketa izanen da. Herriko ostalariek taloekin prestatutako gutiziak plazaratuko dituzte. 13:00etan eskualdeko talo lehiaketa izanen da eta ondoren sariak banatuko dituzte. 16:30ean, berriz ere, talogile eta artisauak plazaratuko dira. Eguna irrintzi lehiaketarekin borobilduko dute, 18:00etan. Talo eta irrintzi lehiaketarako izen-ematea 11:00etan zabalduko da. 

 

13:00etan eskualdeko talo lehiaketa izanen da eta ondoren sariak banatuko dituzte. 16:30ean, berriz ere, talogile eta artisauak plazaratuko dira. Eguna irrintzi lehiaketarekin borobilduko dute, 18:00etan. Talo eta irrintzi lehiaketarako izen-ematea 11:00etan zabalduko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun