Finalaurrekoetan txapelketan parte hartzen duten sagardo guztiak dastatu ahalko dira. Finalean, berriz, kanporaketen ondotik sailkatutako 12 sagardoez gozatzeko aukera izanen dute sagardozaleek.
Hilaren 15ean hitzorduan lekua hartu, sagardoak dastatu eta iritziak emateko izena emateko, afariko txartelak Amaia kafetegian eskura daitezke. Irailaren 13a, osteguna, arte erosi ahal izanen dira eta kopurua mugatua da. Menuari dagokionez, hasteko, basatxerri urdaiazpikoa eta txorizoa zein entsalada izanen dute; ajoarrieroa eta solomo burua jarraitzeko; eta Idiazabal gazta sagar gozoarekin bukatzeko. Kafea eta kopa barne, 26 euro ordaindu beharko dituzte.