Jendeak ulertu ditu Udalaren arrazoiak Elkartasuna elkartea desegitea bultztazeko. Baina bada bertze arazo bat: estatutuen arabera, 18 urtetik gorako goizuetar guztiak dira berez Elkartasuna elkarteko bazkide, baita zergaren bat Goizuetan ordaintzen duten kanpotarrak ere. Horien %80ak onartu behar du elkartearen disolbitzea eta hori praktikan ezinezkoa ikusten du Udalak. Hori ezin gauzatua ikusten delako, estatutuak aldatu nahi dituzte. Hori egiteko larunbat honetan eginen dute hurrengo batzarra, irailaren 15ean, goizeko 11:00etan eskolan. Hori egin ondoren, disoluzioa proposatuko den bilera irailaren 28an, ostiralean, 18:00etan eskolan.