Kaxkabeltza elkarteak IX. Stock Azoka eginen du Leitzan, asteburuan

Ttipi-Ttapa 2018ko irailaren 4a

Martxoan egin zuten VIII. Stock Azokan jende dezente bildu zen

Heldu den asteburuan, irailaren 8an eta 9an, IX. Stock Azoka izanen dute Leitzan. Kaxkabeltza elkarteko merkatariek beraien salgaiak plazaratuko dituzte: larunbatean 10:00etatik 19:30era; eta igandean 10:00etatik 14:00etara bitarte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun