Nafarroako Gobernuaren Kultur programaren harira, irailaren 7an, ostiralean, Kepa Junkera eta sorginen emanaldia izanen da plazan, 20:00etan. Azken lana, Maletak, aurkeztuko dute. Maletak honako hauen arteko topaketa da: antzinako ohiturak, munduko erritmoetan oinarrituz sortutako musikak eta publikoaren energia. Esperientzia musikal eta visual horretan, Kepa Junkera Sorginak taldeko emakumeekin batera aritzen da; emakume gazte horiek abestu, dantzatu eta mota guztietako perkusioak jotzen dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.