1901ean sortu zen Elkartasuna elkartea, Azkote mendiaren ustiapena egiteko. Udalak adierazi duenez, «Elkartasuna mendi aprobetxamenduari lotutako zergak Udalak ez ordaintzeko sortutako bitarteko bat izan zen». Hasiera hartan, elkartea herriko eta kanpoko zergadunek osatzen zuten; eta gerora, herritar guztiek bazkide egiteko aukera eman zuten. Orduan, zuzendaritza Udalak, herriko hamar zergadunek, kanpoko bik eta veintenak osatu zuten.
Gizartea asko aldatu da sorrera hartatik veintena erabat desagertu da (legez kontrako ere izanik demokrazian) eta Udala da gaur egun Elkartasunaren ondarea kudeatu, inbertsioak egin eta esplotatzeaz arduratzen dena.
Udalak egoki eta beharrezko ikusten du Elkartasuna elkartearen disoluzioa egitea, ondasunak bere izenean jarriz: «Udala da gaur gaurkoz herritar guztien organo eta Udalak ondasun hauetan egin nahi dituen inbertsioak egiteko diru-laguntzak jasotzeko jarraitu beharreko bidea; Tifanitxo eraikinaren egokitzea, esaterako», adierazi dute.
Elkartasuna herritarrek osatzen dutenez, Udalak bilera informatibo bat eginen du. Irailaren 7an, ostiralean, 18:30ean bilduko dira eskolako jantokian.