Aresoko Ulizar mendiko kobazuloan Burdin Aroko hiru pegar aurkitu dituzte udan

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 28a, 10:10

Duela lau urte hasi ziren Leizarango historia eta kultur ondarea balioan jarri eta zabaltzea helburu duen Burdina taldekoak herrian ezaguna den kobazuloan lanean, Aranzadi zientzia elkartearekin. Herritarren laguntza ere jaso dute eta guztien artean egindako lanari esker kobazuloa ageriko egiteaz gainera, hainbat aurkikuntza egin dituzte. Aurtengo udan, duela 3.000 urteko pegarrak aurkitu ditutuzte. Momentuz orain artekoa egin dute eta ez dakite bigarren fase bati ekiterik izanen duten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun