Parte-hartzaileak Ulizar mendira joango dira. Bertan, lehenengo anoa-gunea izango da. Ulizartik Urkita mendira igo, eta ondoren Pagozelaira jeitsiko dira. Hemen indarra hartzeko unea izango dute parte-hartzaileek, hortik Guratz mendira igo beharko dute eta hortik Aresoko Plazara itzuliko dira.
Mendian egindako esfortzuak saria jasoko du bazkari gozo batekin: paella eta sagardoa parte-hartzaile guztientzat, probako kamiseta teknikoarekin batera.
Izen-ematea
Izen-ematea www.mendizmendi.com web orrialdean egin daiteke ostiralerarte (abuztuak, 31), prezioa 12€koa izanik; eta, egunean berean, herriko plazan, izena ere eman daiteke goizeko 07:00-07:45 tartean (15 eurotan).