Leitzako Berdintasun Batzordeak pestetako eraso sexista edo matxistak ageriko egin nahi ditu

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 23a, 11:30

Irailaren 6a baino lehen kontatzeko deia egin dute, 674 086926 telefonora deituz edo Whatsappa bidaliz edota jontxo@lagagizartezerbitzua.org helbidera idatziz.

Leitzako Berdintasun Batzordeak «pestei betaurreko moreekin begiratzeko» deia egin du. Eraso sexista edo matxistarik ikusi eta jasan dutenei ahotsa eman nahi die: «askotan isilpean geratzen diren gertaera edo egoeren bilduma bat egin nahi dugu» jakinarazi dute.

 

«Neska, mutil, emakume zein gizonezkoei» egin diete deia, eta asmoa «herritarrei kontakizunak zabaltzea» da. Irailaren 6a baino lehen kontatzeko deia egin dute, 674 086926 telefonora deituz edo Whatsappa bidaliz edota jontxo@lagagizartezerbitzua.org helbidera idatziz. Kontaketa egiten duten pertsonen izenak ez direla zabalduko gaineratu dute: «anonimotasuna mantenduko da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun