Goizuetako Udal ikastaroetako irakasleendako izena emateko epea ireki da

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 23a, 07:28

Ikastaroren bat emateko interesa duenak irailaren 7a baino lehen aurkeztu beharko du proposamena

2018-2019 ikasturtean Goizuetako Udal ikastaroetan ikastaroren bat eskaini nahi duenak izen-ematea zabalik du dagoeneko. Irailaren 7ra, ostiralera, bitarte aurkez daitezke proposamenak. Ikastaroa eskaintzeko, autonomoa izatea eta ikastaroaren deskribapen zehatza aurkeztea eskatzen dute.

 

Zehaztapenen artean ordutegia, prezioa, iraupena, nori zuzendua den zehaztea... eskatzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun