Euskal Herriko trontza txapelketa mistoan parte hartuko du Itxaso Onsalo aresoarrak

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 14a, 11:33

Itxaso Onsalok eta Mikel Eugik Nafarroako arpana txapelketa mistoa bitan irabazia dute. Argazkian, 2015ean Igantzin.

Abuztuaren 16an ariko da Laudion (Araba), Beunzako Mikel Eugirekin batera

Euskal Herriko trontza edo arpana txapelketa mistoa jokatuko dute abuztuaren 16an, ortzegunean 18:00etan Laudion (Araba). Hiru bikote ariko dira lehian eta etzanda jarritako 45 ontzako enborrean 15 epai egin beharko dizkiote. Nafarroako ordezkariak Aresoko Itxaso Onsalo eta Beunzako Mikel Eugik osatuko dute. Beraiekin batera, Bizkaiako Garazi Arruti eta Unai Ardeo eta Enara Menoyo eta Kepa Arozena ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun