Herriko neska-mutikoek eta gurasoek osatutako Irumaita txaranga ibili da
Abuztuaren 12an, igandean, herriko festei aurre hartuz, Umeen Eguna ere izan dute Goizuetan. Goizean goiz Aurorak izan zituzten Umore Ona elkartearen eskutik eta Irumaita txaranga ibili zen herrian barna. Meza, pilota partidak herriko pilota eskolako haurrekin eta umeen bazkaria izan zuten ikastolan. Arratsaldean, berriz, zezenak eta poniak plazan. Ondoren haurrentzako merienda, DJ Porru eta Goittikiren aldeko bingoa ikastolan. Argazkiak: Felix Loiarte
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.