Asteburuko Erreparto eta Umeen Egunekin pesta usaina somatzen hasiko da Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 3a, 07:35
Umeek ingurutxoa dantzatuko dute igande arratsaldean plazan.

Plazaola aldizkaria banatuko dute larunbatean eta igandeen umeentzako ekitaldiak prestatu dituzte

Abuztuaren 10ean, datorren ostiralean botako dute Santiburtzio pestetako txupinazoa Leitzan. Baina astebete lehenago, pesta usaina somatzen hasiko dira, larunbateko Erreparto Egunarekin eta igandeko Umeen Egunarekin.

 

Abuztuak 4, larunbata

Erreparto Eguna

14:00etan Eskalarien bazkaria Aurreran. 16:00etan Auzoz auzo, Plazaola aldizkariaren banaketa; trikitilari, txistulari, akordeoilari eta gaiteroen laguntzaz.

 

Abuztuak 5, Igandea

Umeen Eguna

09:00etan Diana txistulariekin. 10:00etan Korporazio txikiak udal ordezkariekin gosalduko du. 10:30ean gurpildun zezenen entzierroa. Ondotik Aurrerako Pilota Eskolako gazteak arituko dira plazan. 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara Puzgarriak eta jokoak. 18:30ean Aurrerako dantzari txikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irekia plazan. Ondoren erraldoiak aterako dira plazatik. 20:00etatik buruhandiak aterako dira Aurreratik. 20:00etatik gauerdira Joxe Mendizabal plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun