Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Ur Festa antolatu du abuztuaren 3rako

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 1a, 09:50

Leitzako igerilekuan gozamena izanen da nagusi ostiralean

Abuztuaren 3an, ostiralean, 22:00etan, Leitzako igerilekuan

2-16 urteko gaztetxoei zuzenduta, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Leitzako kiroldegia, Leitzako Udala, Gozamenez koordinadora eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Ur festa antolatu du.

 

Abuztuaren 3an, ostiralean, 22:00etan hasiko da alkoholik gabeko festa, Leitzako igerilekuan eta lagun arteko harremanez gozatzea izanen dute helburu. Aurten Amelie ipuin-kontalariaren eskutik, 'Kilimak' ipuinaz gozatzeko aukera izanen dute.   Sartzeko bi euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun