Uztailaren 29an XIV. Feria Eguna izanen dute Aranon

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 26a, 06:57
Festetako ekitaldi jendetsuenetako izan ohi da feria. Argazkian, 2010. urtekoa.

Postua jarri nahi duenak Festa Batzordeko kideren bati jakinarazi beharko dio

Herriko festen harira, uztailaren 29an, datorren igandean, XIV. Feria Eguna izanen dute Aranon. Ferian parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek, bi aukera proposatuz. Batetik, patata tortilla lehiaketan parte hartzera animatu nahi izan dituzte; eta bestetik, nahi duenak etxeko jaki edo artisau produktuekin postu bat jar dezakeela gogorarazi dute. Postua jarri nahi dutenen kasuan Festa Batzordeko kideren bati, tokia gordetzeko, jakinarazi behar zaiola gogorarazi dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun