Leitzako pestetako pilota partidetarako sarrerak salgai larunbatean eta astelehenean

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 20a, 08:45
Ikusleen artean Bengoetxea VI.aren kamiseta bat zozketatuko dute

Larunbatean 12:00etatik 13:00etara bitarte eta astelehenean 19:30etik 20:30era eros daitezke Aurreran; hilaren 24tik aurrera, berriz, Maimur liburu-dendan

Leitzako pestetako azken egunean, abuztuaren 14an, Amazabal pilotalekuan pilota partidak izanen dira ikusgai. 19:00etan hasita, Agirre eta Zabala Peña II.a eta Ladis Galarzaren aurka; eta Olaizola II.a eta Imaz Bengoetxea VI.a eta Albisuren aurka ariko dira, hurrenez hurren. Jokatzekoak dituzten pilota partida horietarako sarrerak salgai paratu dituzte dagoeneko. Oraindik erosi ez dituztenek uztailaren 21ean eta 23an, larunbatean eta astelehenean, izanen dute aukera.

 

Hilaren 21ean 12:00etatik 13:00etara eta 23an, 19:30etik 20:30era jarriko dituzte salgai, Aurrera Kirol Elkartearen egoitzan. Larunbatean 12:00etatik 13:00etara eta astelehenean 19:30etik 20:30era bitarte izanen dira salgai. Hilaren 24tik aurrera, berriz, Maimur liburu-dendan eskuratu ahal izanen dira. Aurrez erositako txartelak 25 euro ordaindu beharko dira (egunean bertan lehiatilan, berriz, 30 euro). Ikusleen artean Bengoetxea VI.aren kamiseta bat zozketatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun