Ostiralean, hilaren 20an hasiko dira ospakizun ekitaldiak. Afari autogestionatua izanen dute, 21:00etan. Edaria eta kafea gaztetxeak jarriko ditu. 23:30ean, berriz, Patoren eskutik, kontzertu akustikoa izanen dute.
Larunbatean izanen da egun handia. 10:00etan, brindisa izanen dute. 10:30ean jokoak izanen dituzte. 12:30ean patata tortilla lehiaketa eginen dute (bai oinarrizko osagaiak, hau da, patatak, olioa, arrautzak eta gatza; baita suak ere Atekabeltzek jarriko ditu. Aitzitik, osagai gehigarriak eta sukaldeko tresnak norberak eraman beharko ditu). Txapelketarako izen-ematea irekita dago eta Torrean eskura daiteke zerrenda. 14:30ean bazkaria izaznen dute. Lehiaketan prestaturiko tortillak ez ezik, arrain paella, yogurt krema, kafea eta kopa eskainiko dira (10 euroren truk).
18:00etan bertso-poteo musikatuak girotuko du herria, Ane Intxausti, Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi ariko dira kantari. 21:30ean luntxa eskainiko dute. 23:30an hasiko dira kontzertuak. Bertaratzen denak Azken Trena, Akabu eta DJ Tapen emanaldiaz gozatzeko aukera izanen du.
Besta ondotik atsedena
Heldu den ostegunean, hilaren 26an, berriz, masaje tailerra izanen dute, 22:00etan. Anabel Urkiolak gidatuko du saioa.