Leitzako igerilekuan bertso-afaria izanen dute uztailaren 27an

Ttipi-Ttapa 2018ko uztailaren 19a

Ander Fuentes 'Itturri', Saats Karasatorre, Iñigo Gorosterrazu 'Etxorde' eta Diego Riaño ariko dira kantari.

Txartelak uztailaren 25a arte daude salgai Maimurren eta igerilekuko tabernan

Leitzako udal igerilekuan bertso-afaria izanen dute hilaren 27an, ostiralean. Saats Karasatorrek, Ander Fuentes Itturrik, Iñigo Gorosterrazu Etxordek eta Diego Riañok girotuko dute afaria. Afarirako-txartelak Maimurren eta igerilekuko tabernan daude salgai (25 eurotan), uztailaren 25a arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun